ANDRE MARIA ELIZA Axpe auzoa z.g.

Egile ezezaguna. XVI-XVII

Axpeko Andre Maria eliza aurrealde zuzeneko eta nabe bakarreko tenplu gotikoa da. Hiru atal ditu, luzetarako katea batek elkarrekin lotzen dituen gurutze-gangaz estaliak. Nerbioetako kapitel irudidunak alde batera utzita, dekorazioa hegoaldeko portadan dago bilduta. Hain zuzen ere, portada hori dugu elizaren aurkezpen-txartela. Kalbarioa irudikatzen duen estilo gotiko-platereskoko eskultura-multzo bat da, zeinean Kristo, Ama Birjina eta San Joan ageri baitira. Portadaren gainean 1642ko dorre barrokoa dago. 60ko hamarkadan linterna bat jaso zuten hezetasuna estalkiaz jabe ez zedin. Sakristia/apaizetxea ere interesgarria da; aurrealdean dago eta 1855ekoa da.

Errepide nagusirantz doan bidean Kristo Santuaren gurutze-tokia aurkituko dugu (XVI. mendekoa). Barrokoaren garaian arrakasta handia izango zuen tipologiaren aitzindari goiztiarra dugu gurutze-toki hau. Sasoi hartan horren gogoko zituzten erlijio-giroko ibilbide horietako bat osatzen du.

 

AMUNIATEGI ERLOJUA San Bartolome auzoa

A. Goycoechea. 1852

Alde batean erloju analogikoa eta beste aldean eguzki-erlojua duen dorre hau Amuniategik bere herriari egindako opari ederra da. Bermeora daraman errepidetik ikus daiteke.

 

Villa Matilde 635 errepidea z.g. (geltokiaren aurrean). Axpe auzoa
Villa Palmira 635 errepidea 112. Axpe auzoa

1910-20 ca.


XX. mendearen hasierako etxe hauek eredu ingelesen eragina agertzen dute sasi-armazoietan, oinplano konplexuetan eta bolumen gainjarrietan.